XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sekretarioa.- (
Ez da emen, ez, pharrerik!... Zirtziltzar ori!....
Zertarako agertu bear zuan orrek emen?....
Geyago ere bai: nere emaztearen gañean pretentsioak ditu....
Erakutsiko diot nik, Adela norena dan: arena ala nerea.
Alkatea.- Nik badet uste, legez, Adela oraindik ere aren emazte dala.
Bizi bait-da.
Sekretarioa.- Zer gero? Zu ere nere kontra?.
Alkate.- Zure kontra? Ez.
Legea nola dan esan det nik.
Sekretarioa.- Legea? Nik zure legeari txistu egiten diot....
Alkate firmak ez du balio, elizakoak baizik.
Alkate.- Ez dakit elizako firmak balioko duan tribunaletan....
Maisuak seguru asko, Erriko Etxeko paperetan dauka bere konphiantza.
An da Erriko Etxera joana, alegia, bere paperak berritu nai dituala, guztiak galduak bait-ditu.
Sekretarioa.- (
Emango dizkiot nik paperak!... Bi ostiko emango dizkiot nik nunbait!.
Alkate.- (
Alkatea da Erriko Etxean nagusi, eta ez sekretarioa....